XP Mac batean instalatzea, Apple-en eskutik
Duela gutxi komentatzen genuen Mac batean Windows XP instalatzea posible egin zutela, eta lorpenarengatik ia 13.000 dolarretako saria jaso zuela.
Orain Apple-ek ofizialki programa bat atera du, Boot Camp, gauza bera egiten duena, eta honela bi sistema eragileak era natiboan instalatuta edukitzeko aukera ematen duena. Noski, horretarako, Intel prozesagailudun Mac bat edukitzea ezinbestekoa da, eta bestalde, Mac baten ezaugarri guztiak ez dira Windows-en eskuragarri egongo, iSight kamara eta urrutiko mandoa beste batzuren artean.
Oraingoz Boot Camp beta egoeran dago eta Apple-en webgunetik deskargatu daiteke, baina Apple-en sistema eragilearen hurrengo bertsioarekin (Mac OS X Leopard hain zuzen), ordenagailu guztietan etorriko den ezaugarri bat izango da.

