Euskarazko Wikipediak behar zaitu!
Euskaraz dugun entziklopedia zabalena da euskarazko Wikipedia, edonork informazioa gehitu dezakeena. Egunotan 7.000 artikuluen muga gainditu berri du eta etengabe ari da hazten, 229 hizkuntzetatik 48. postuan dagoelarik. Oraindik, ordea, informazio ugari gehitu beharra dago osatzen joateko.
Euskal hiztunoi laguntza eskatu nahi nizueke, bakoitzak norbere herriaren inguruko informazioa gehitzeko. Esate baterako, Arrasate, Donostia eta Bilbok badute informazio dezente, baina Azpeitia, Deba edo Barakaldok, adibidez, eduki oso xumea dute. Hona hemen Euskal Herriko udalerrien artikuluetarako loturak dituzten udalerrien zerrendak, begiratu zure herriak informazio nahikoa eskaintzen duen, zerbait gehitzerik bai?:
Artikuluok editatzeko laguntza atal bat ere badago. Guztiok eskertuko dugu zure partehartzea. Mila esker!


zabaldu.com
2006eko Mairen 03a 2:52 pm
Euskarazko Wikipediak behar zaitu!…
Euskarazko Wikipedia etengabe ari da hazten, 7.000 artikuluetara iritsi berri da-eta. Oraindik asko dago osatzeke, ordea. Hori dela-eta, laguntza eskatu nahi nizueke; zuetako bakoitzak norbere herriko informazioa gehitzea, eduki oso xumeak dituzten her…
Txopi
2006eko Mairen 03a 5:37 pm
Wikipedia beraz gainera, proiektu kide gehiago daudela gogoratu nahi dut: liburuentzako, multimediarentzako, etab. Wikiesanak adibidez zita eta atsotitzen bilgunea izan nahi du. Parte hartu!
epiola
2006eko Mairen 03a 9:32 pm
Wikipedia euskaraz dugun entziklopediarik zabalena dela esatea gehitxo iruditzen zait. Euskaraz libre dagoena bai dudarik gabe.
Euskadi.net web gunean aspaldik dago Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, sarreran 70.000 fitxa dituela dio.
Arkaitz
2006eko Mairen 04a 8:44 am
Epiola: Harluxet, zuk esan bezala, Hiztegi Entziklopedikoa da, eta ez Entziklopedia. Oso desberdinak dira bata eta bestea. Harluxetek Wikipediak sekula izango ez dituen hiztegiko sarrerak ditu, eta Wikipediak Harluxetek inoiz izango ez dituen azalpenak ditu, besteak beste.
epiolatik
2006eko Mairen 04a 1:44 pm
Ados, Harluxet hiztegi entziklopedikoa da eta arrazoi horregatik da entziklopedia bat. Sarrera asko multimedia fitxategiz hornituta daude eta url-ez ere bai.
Hala ere ez pentsa ni euskarazko Wikipediaren aurka nagoenik eh! ez ez! Nik uste bultzatu beharreko ekimen bat dela baina entziklopedia bat denez eta jendeak horra informazio bila joko duenez ez naiz laguntzeko gai ikusten. Entziklopedia batek informazio zuzena, objektiboa eta mamitsua eman behar du eta lan hori egiteko horretan aditua den jendea behar dela uste dut.
Animo!
Arkaitz
2006eko Mairen 04a 2:00 pm
Guztiok dauzkagu gustatzen zaizkigun gaiak, eta guztiok idatzi dezakegu zerbaiten inguruan. Eduki xumea duten artikulu asko daudela kontuan izanik, askok eta askok lagundu dezakete Athletic-ena hobetzen, besteak beste, nik Errealarenarekin edo Arrasate nire herrikoarekin egin nuen bezalaxe, ‘aditua’ izan beharrik gabe. Ziur nago zuk ere zure herriaren inguruan izango duzula zer idatzi.
Arkaitz
2006eko Mairen 04a 2:13 pm
Gainera kontuan izan askotan artikuluak itzuli egiten direla beste hizkuntzetan daudenetatik, eta hau egiteko hizkuntza menperatzea baino ez da behar. Eta itzulpenak egitearena ohikoa da, ez dugu euskarazkoan bakarrik egiten, guztiek itzultzen dute zerbait ingelesezkoan edo besteren baten oinarrituta.
Nik askotan egin izan dut, ingelesez artikulu bat ikusi, guztia ez bada ere, garrantzitsuena euskaratu gure wikipedian jartzeko, eta honenbestez asko ikasi izan dut. Aberasgarria da denontzat.
Nahi izanez gero, edonork lagun dezake.
SASKI-NASKI :: Diderot-i imitatzen. Wikipedia euskaraz. :: May :: 2006
2006eko Mairen 08a 10:47 pm
[…] Zabalduri esker deialdi honen berri izan nuen: Euskarazko Wikipediak behar zaitu! […]