bildu.net, katuaren laugarren hanka

Mezu honek ez luke hain azkar argitaratu beharko, ez baikenuen horrelako eztabaida espero jendearengan :P Baina azkenean horren beharra sumatu dugu. Gaur goizean aurkeztu da zabaldu.com-en bitartez scuttle software librean oinarritutako del.icio.usen euskarazko klon bat, bildu.net.

Eztabaida polita sortu da zabaldu.com-en bertan: ea nork sortu ote duen, goardia zibila gu zelatatzeko izan ote den, enpresa batek egindakoa ote den… eta atzean nor dagoen jakin gabe ez erabiltzeko asmoa ere erakutsi du beste zenbaitek; eta sustatun ere, baten batek bildu.net garatu duenaren mezua agertu da… Gehien harritzen gaituena zera da: ziur askok eta askok del.icio.us-en izena eman dutela, eta atzean nor dagoen jakin gabe. Agian hau eremu lokalean izateak egiten du berezi zentzu horretan.

Nor/Nortzuk daude(n) proiektu honen atzean eta zergatik ez den hasieran nortasuna argitu? Gorka Julio “Teketen” eta biok garatu dugu sistema hau, Scuttle itzuliz. Ez genuen hasieran gure nortasuna azaleratu nahi, pertsonalismo horretatik ihes egiteko; hau da, ez daukagu inongo arazorik gu garela esateko, baina komunitatearentzako proiektu bat bezala aurkeztu nahi genuen, guztion esku dagoena, eta bide batez egoera honen aurrean jendearen jokaera aztertu. Eztabaida txiki bat sortuko zela espero genuen, baina ez hain azkar eta hain gogor!

Proiektu honekin egitasmo sorta bati hasiera eman nahi diogu. Guztiok dakigu euskarak sarean indartu beharra duela; baditugu eduki interesgarriak, Wikipedia bezalakoak, baina guztiak ere hobetu eta handitu beharrekoak direla ezin eztabaidatu. Askotan, gainera, tresna interesgarriak sortu arren, ez dugu jendearengana iristea lortzen, eta Interneten inguruko ezagutza xumeak dituztenengana ere heldu nahiko genuke, euskarazko tresnak erabiliz euskarazko webguneetan nabigatzea posible delako, neurri batean behintzat. Hizkuntza txiki bat izanik, edukien askatasuna defendatu nahi dugu, hori kontsideratzen baitugu gure kasurako abantaila nagusi, eduki bat sortu eta beste hogei lekutan erabili ahal izatea. Honenbestez, euskara sarean zabaltzeko pausoak eman nahi ditugu, eta horretarako, hemen lehen produktua: bildu.net.

Orain, atzean erakunde, enpresa edo goardia zibilik ezkutatzen ez dela jakinik, proiektu berri honetan zuen partehartzea espero dugu, komunitate eta eduki lokalak indartu asmoz noski!

Bildu katua

patxi-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 06a 8:16 pm

Eta zorionak!

Bildu-ren alde begiratu barik egin dugunok, bagenekien jakin proiektua interesgarria zela.
Anonimotasuna ere, batzutan beharrezkoa da.

Euskararen alde lan gutxi egiten da, eta euskaraz teknologian ari garenean, ez genuke horrelako mesfidantzarik sortu behar.

Proiektu berri honek, sortzekotan, konfidantza sortzen dit. Eta handia. Jende onak behar zuen honen atzetik, gogo eta ilusioa jarri duena, beste behin.

Gorka eta zu egonik, ba aspaldian gurean tresna txukun eta egokienak sortu dituzteneko bi zarete. Ez da kasualitatea.

2.0 teknologia Euskal Herrian. Hau da marka hau!

zabaldu.com-(r)en Gravatar-a

Bildu.net eta katuaren hankak…

Egun bakarra eman du sekretuan bildu.net laster marka sortzailearen sorrerak. Egun bakarra eta polemika txiki bat hemen berton, Zabaldu.com gunean.
Arkaitz eta Gorkak sortutako tresnak, hauts txiki batzuk harrotu ditu.
Onena, tresna berri, libre eta …

felipe-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 06a 10:21 pm

Zorionak.Euskaltzale batzuek sekulako lan polita egiten diharduzue interneten.

Txopi-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 07a 12:36 am

Primeran!

Asko pozten naiz bai tresna erabilgarri egoteaz (zabaldun esan berri dudan bezala) bai egileak zuek izateaz. Orain zuen helburuak zeintzuk ziren ulertzen dut eta postu naizen beste lasaitu naiz :-)

Eskerrik asko egiten ari zareten lan zoragarriagatik! Zabaldu.com proiektua bikain iruditu zitzaidan. Bildu.net beste horrenbeste.

Luistxo-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 07a 5:52 am

Mesfidantza ez sortzeko, anonimotasuna bidea delako kontu hau bitxia da benetan. Jokaerak aztertzeko esperimento gisa, logika gehiago du.

Gari-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 07a 8:33 am

Aupa Arkaitz, eta zorionak zuri eta Teketeni.

Del.icio.us-en gauzak kargatzeari ez diot beldurrik, hainbeste jende eta erabiltzaileren artean hondar ale bat besterik ez bait naiz sentitzen.

Aldiz, zerbitzu hori euskaraz nork jarri zezakeen? Bada, dozena bat pertsonak, denak ezagunak. Orduan, zergatik mantendu isilean nork egin duen? Kontrakoa lortu duzue azkenean, eztabaida horra bideratzea. Boomerang efektua.

Gertuko zerbitzuekin ibiltzeko konfidantza behar da, nik hori garbi daukat, eta iruditu zait kasu honetan esfortzu berezia egin dela anonimotasuna gordetzen eta horrek ez du ezertan lagundu.

Joseba-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 07a 9:42 am

Biba zuek!

Baina, otoi, utziko al diogu inoiz hain lotsati izateari? Ulertuko al dugu gizabanakoa eta taldea ez direla bata bestearen aurkakoak?

Segi horrela.

sopelikt :: Bildu.net del.icio.us-en klon bat euskaraz :: November :: 2006-(r)en Gravatar-a

[…]  Egileek Multimedia blogean azalpenak eman dituzte. […]

3ARRANO-(r)en Gravatar-a
  • 2006eko Azaren 07a 8:09 pm

Zorionak bioi! Ea horrelako proiektu gehiago sortzen diren.

bildu.net eta MarraPuntu.org - Klik Bikoitza-(r)en Gravatar-a

[…] bildu.net eta MarraPuntu.org Pasa den astean Bildu.net ezagutu genuen Zabaldu.com-en bitartez eta egubakoitzean ere horrela enteratu ginen MarraPuntu.org gunea sortu dela. Bildu.net Laster-markak gorde, elkarbanatu eta etiketatzeko sistema bat da. Ziur nago gehienok laster-markak elkarbanatzeko del.icio.us sistema erabili dugula, orain euskaraz egin dezakegu! Eztabaida eta polemika txiki bat izan zen Zabaldun.com gunean. Polemika dela eta egun bakarra eman zuen sortzaileak nortzuk ziren jakitea. Nahiz eta garatzaileek sekretupean gorde nahi zuten. Azkenik Arkaiz eta Teketenek elkarlanean scuttle software librea euskaratu eta del.icio.us-en klon bat sortu zutela azaldu zuten. Zorionak! Zuek bai zaretela 2.0! MarraPuntu.org Ingelesez Slashdot dagoen moduan eta espainolez barrapunto.org, euskaraz MarraPuntu.org gune berria sortu da. Barrapunto euskalduna!  Bazen garaia!  Duela pare bat urte ezezagun batek “bururatu al zaizue barrapunto euskaldun bat sortzea?” galdera bota zuen Librezaleko foroan. Hamaika erantzun jaso zituen galderak, laguntzeko prest zegoen jendea. Pi domeinua pagatzeko prest azaldu zen eta marrapuntu izena proposatu zuen. Momentuz Drupal sistema erabiliko dutela esaten dute lehenengo istorioan. Drupal euskaratu gabe dagoela diote, baina nik dakidala euskalGNUkoek itzulpena egin zuten eta eskuragarri dago. Bi urte pasa dira ezezagunak galdera bota zuenetik eta azkenean badirudi proiektua martxan jarri dela. Burutzen bazen diseinuan laguntzeko prest nengoela bota nuen. Ikusten denez Slash_black theme erabiltzen dute. Slashcoden oinarritutako themea. Ez da oso modernoa, esango nuke retro xamarra dela. Kontuan izan Slashdot-en CSSa berriz diseinatzeko lehiaketa antolatu zutela orain dela hilabete batzuk guztiz itxuraldatzeko. Bueno, ba oraindik ere laguntzeko prest nago. Baina ez dago modurik garatzaileekin kontaktuan jartzeko, ez formulariorik ez e-postarik. Faltan botatzen ditut ere honi buruz atala, maiz egiten diren galderak eta lizentzia. […]