Euskadi Gazteak Sorkunen single berria baztertu du
Ezaguna da jada albistea euskal blogosferan. Berriak Sorkuni egindako elkarrizketaren berri jakin nuen Zabaldu.com-en bitartez; abeslari errenteriarrak bertan azaltzen duenez, Euskadi Gazteak ez du bere single berria irratirako onartu gogorregia delako! Albistea zabaldu bezain laster, beraien ekarpena ere egin dute Gaztelumendik eta Teketenek>, besteak beste, bideoklipa zabalduz.
Euskadi Gaztearen zentsura honi gaitzespena erakutsi eta jendeak gertatzen dena jakin dezan, bideoa zein kantua lau haizetara zabaltzea da orain guri tokatzen zaiguna. Goiz zen izena du Sorkunen kantu berriak, niri behintzat gustatu zait; Sorkunen Myspace gunetik ekarrita, hementxe dago ikusgai:
Eguneraketa: Badirudi Euskadi Gazteak jarreraz aldatu duela, eta bideoklipa ikusteko lotura webguneko azalean jarri dute orain. Sarean zabaltzen hasi dela ikustean atzera egin al dute? Hurrengoan birritan pentsatu ;-)
Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin lizentziapean dago