Zer da Mutilmedia?

Mutilmedia blog komunitario bat da. Lau lagunen artean eramaten dugu aurrera 2005eko uztailetik. Aitor, Uxue, Arkaitz eta Jon, hiru mutilmedia eta neskamedia bat. Euskaldunak, informatikoak, gazteak, gauza berrien zale eta beti jakin-minez.

Gure artean komentatzen ditugun berriak eta gauza kuriosoak munduarekin konpartitzeko, blog honetan gutxinaka jartzen joatea erabaki dugu. Pasa zaitez noizbehinka hemendik, ziur gauza interesgarriak aurkituko dituzula. Eta benetan edozein komentario eskertuko dugula.

Arkaitz
Arkaitz:
Mutilmedia arrasatearra, informatikan ingeniaria, gaur egun lengoaia naturalen prozesamendua eta informazioa eskuratzearekin lotutako gaien inguruan doktoretza ikasketak burutzen ari da UNED> unibertsitatearen bitartez.
Web diseinu eta programazioan zaletua. >Berri Txarrak euskal musika taldearen webgunea garatu du, eta Zabaldu.com gunearen mantenuan dihardu. Denbora librean euskarazko Wikipedian ekarpenak ere egiten ditu.
Firefox nabigatzailearen zale amorratua, eta euskarazko softwarearen itzultzailea (WordPress, eyeOS, eMule, MediaWiki,…).

Aitor
Aitor:
Mutilmedia debarra, informatikan ingeniaria eta orain >Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Doktoregai bekaduna. MGEP-en E-Content ikerketa lerroan
murgilduta eta Web Semantiko, Software Agente eta Ingurugiro Adimen gaieri buruzko tesiaren hasieran. Bere zaletasunak musika, internet eta argazkilaritza dira.

Uxue
Uxue:
Neskamedia donostiarra patatera bilakatua. Informatikan Ingeniaria, gaur egun karrera amaiera proiektua burutzen ari da MCC Graphics enpresan, Balanced Scorecard edo Aginte-mahai Integralaren arloan erabat murgilduta. Musika eta zinearen zale, parranda bat proposatu eta ez dizu ezetzik erantzungo.

Jon
Jon:
Mutilmedia errenteriarra, informatikan ingeniaria, gaur egun karrera amaierako proiektua burutzen ari da Orona enpresan. Diseinu grafikoaren zalea, udako abestia gorroto du, eta Mac-ero konbentzitua da.

Erantzunentzako RSS feed-a.