Zer da blog bat?
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.
Blog baten ezaugarri nagusienak:
Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.
Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.
Blog bat eduki nahi dut!
Blog bat sortzeko aukera asko daude. Euskal Herrian, eskualde askotan Blog komunitateak sortu dituzte bertakoei blog bat edukitzeko aukera emateko: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org eta beste batzuk.
Blogari.net: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
Blogak.com: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
Beste batzuk:
Blogger: Google-en eskutik. Dohakoa.
Wordpress: Dohakoa
TypePad: Ordainekoa
Gehiago jakiteko:
Wikipediak blogei buruz ematen duen definizioa
Teketen blogean ematen den definizioa
Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin lizentziapean dago
Blogak.com
2006eko Marren 10a 12:42 am
Kaixo,
atala eguneratzeko informazioa:
Blogak.com : Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Dohakoa.
mila esker
Jon
2006eko Marren 10a 6:37 pm
Milesker komentarioagatik eta gunea eguneratzen laguntzeagatik!
Blog-en inguruko artikulu interesgarria - GAZTE-LEKU
2006eko Marren 28a 5:16 pm
[…] Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.Weblog hitza 1997an sortu zen, baina 1999rako blog hitza onartua zegoen. Azkenean hauxe nagusitu da herrialde gehienetan. Espainian, hala ere, bitácora moduan ere ezagutzen da. Badakizue itsasontzi gehienetan bitakora kaiera erabiltzen zela bertan idazteko zer gorabehera gertatzen ziren nabigatu bitartean. Hortik hartu da bitakora hitza sareko webgune hauek ere izendatzeko. Gaur egun milioika blog daude: Technorattik 30.,4 milioi blogen arrastoa segitzen du uneoro.Blogen ezaugarriakGoiko definizioan azaldu ditugu hainbat ezaugarri, baina gustatzen zait Mutilmediak nola sailkatzen dituen: […]
soniia
2007eko Iraren 24a 9:28 am
kaixoooo